Martxa baten lehen notak

1. Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

2. Gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
utuko duen bihotza.

3. Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

4. Errepika
Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat ino loturik deino
ez gara libre izango.

5. Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
eten gabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

6. Inor ez inor menpekorikan
nor bere buruan jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltz gerorik gabe.

7. Errepika
Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat ino loturik deino
ez gara libre izango.

8. Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

—o0o—

Descargar letra Martxa baten lehen notak – Letra

Desgargar partituras

Martxa baten lehen notak – (partitura coro general)

 

Traducción del texto:

1. El sol funde en lo alto

la nieve de las cimas

torrencialmente baja hacia los valles un

impulso incesante.

2. En nosotros está el sol

el corazón que puede fundir

y la luz que puede raspar

hielo y oscuridad.

3. Con tanta generosidad

como pasión,

veamos con claridad

toda la verdad.

4. Estribillo

En tanto haya un solo hambriento

no nos saciaremos.

Mientras haya un oprimido

no nos liberaremos.

 

5. Desbrozando cada uno el suyo,

y entre todos el nuestro

ampliemos sin interrupción

el camino humano.

6. Dueño cada uno de sí mismo,

nadie en lugar alguno dominado.

Unidos todos los pueblos

7. Estribillo

En tanto haya un solo hambriento

no nos saciaremos.

Mientras haya un oprimido

no nos liberaremos.

 

8. El sol funde en lo alto

la nieve de las cimas

torrencialmente baja hacia los valles un

impulso incesante.

Anuncios