Euskera

logo euromarchas euskeralogo Solfónica

SOLFÓNICA-DEIA
EUROMARTXEN MANIFESTAZIOA
BRUSELAN, 2015EKO URRIAREN 17AN

Musikaren hizkuntza boteretsua eta unibertsala da, mezuak transmititzen ditu, jarrerak indartzen eta moldatzen ditu. Musika mundu guztiak ulertzen duen hizkuntza da. Horretan datza gure esperientzia Solfonikan, 2011ko maiatzean Madrilgo “Puerta del Sol”eko kontzentrazioetan jaiotako 15-Maren koru-orkestra dena.

Azken lau urte eta erdian, era horizontalean antolatu gara, alaitasuna, erreibindikazioa/aldarrikapena, eta kontzientzia kritikoa transmitituz, eta auzi herritar ugarien alde agertuz. Horiek dira, EuroMartxak 2015-eko azken ekitaldian, musikak komunikazio-inpaktu handiagoa eman dezakeela uste izateko arrazoietako batzuk.

Solfónica-tik, instrumentistak eta Europa osoko bokal-ahotsak gonbidatuko ditugu Bruselara, Europako koru-orkestra handi bat egiteko eta hiru pieza interpretatzeko 2015eko urriaren 17ko manifestazioan zehar:

Grândola,Vila Morena, José Afonso-ren kanta, Portugalen, 1974ko apirilaren 25eko goizaldean, Krabelinen Iraultzaren hasiera markatu zuena, senidetasuneko eta diktadura gaitzesteko/errefusatzeko/arbuiatzeko sinbolo unibertsala da egun.

Tis dikeosinis ilie noite (Της δικαιοσύνης ήλιε νοητέ), Mikis Theodorakis-ek Odysseas Elytis nobelagilearen olerki batean oinarrituta osatutako kanta. (1967-1974) Greziako Koronelen Batzordearen diktaduraren kontrako borrokako himnoa bihurtu zen eta horixe kantatuko dugu herri greziarrarekiko solidaritatearen eta demokratikoki erabakitzeko herri guztiek duten eskubidearen alde.

Ludwig van Beethoven-en, Alaitasunaren himnoa. 1972tik aurrera Europar Batasuneko himno ofiziala da eta kalean entzungai ipintzeaz gain, berarekin Europako herrien solidaritatea bide bakarra dela aldarrikatu nahi dugu.

Proposamen hau abuztuko lehen egunetan ospatutako Euromartxetako espainiar koordinatzaile batzarrean eztabaidatu eta onartu zen, eta baita 2015eko abuztuaren 21ean ospatutako europar koordinatzaile batzarrean ere.

Bruselako Burtsako jauregiko harmailadian, Anspach etorbidean, sinbologia handia duen lekuan, manifestazioaren amaieran hitza hartuko dugu hiritarren Europa solidarioa erreibindikatzeko, aukera bakarra dela sinestarazi nahi diguten merkatarien Europaren ordez. Lehen entsegua ostiralean arratsaldean izango dugu.

Bruselako antolatzaileekin elkarlanean ari gara ordua eta lekua zehazteko. Burtsako eraikinean, bigarren entsegu|saiakera egingo dugu, ekitaldia/emanaldia baino bi ordu lehenago.

Etor zaitez, etor zaitezte ostiralean, 16an, ahal baduzue. Baina ezingo bazenute, ez izan zalantzarik eta etorri iritsi larunbatean, 17an. Euromartxak2015eko antolakuntzak ostatua bermatuko digu. Berririk balitz, berehala emango genuke aditzera. Solfónica-ren kideak jada bideratu ditugu gure bidaiak. Interpretatzaile edo talde bakoitza bidaiako kostuez arduratuko da.

Esan diezaiegun ¡oxi, latza, nahikoa da, enough-a! gure ahotsekin eta musika-tresnekin ,hots, gure musikarekin:

Austeritate-politikei, pobreziari eta zerbitzu publikoen pribatizaziori.

Paradisu fiskalei.

TTIP-ari.

Gure solidaritatea adieraz diezagun:

Herri greziarrari.

Gerretatik eta pobreziatik ihesi datozenei, eta Mediterraneoa hilerri suertatzen zaien milaka horiei.

Demokratikoki erabakitzeko herrien eskubidea babes dezagun.
Itxaroten zaitugu!

Zain gauzkazu! Zure zain gaude! Zure zain gaituzu!

Zatoz gurekin, zure musika-tresnaz edo zure ahotsa lagun hartuta.

Zain gaituzue!
Zatozte, ahots-koruak, talde instrumentalak, koru-orkestrak.

Lagun iezaguzue! Lagun gaitzazue!

Zabal ezazue dei hau instrumentista eta ahots gehiagorengana irits dadin.

Euromartxak2015-en gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, blog hau kontsulta dezakezue:

Euromarchas2015.net

Gure web-orrian aurkituko dituzue partiturak, letrak, midi-ak edo lagungarri diren grabazioak eta baita musika-ekitaldi honekin loturiko informazio guztia ere.
Pieza bakoitza bere jatorrizko hizkuntzan interpretatuko dugu:

https://solfonica.wordpress.com/euromarchas/euskera/

Solfónica-rekin harremanetan jar zaitezte gure posta elektronikoaren bidez edozein zalantza argitzeko eta zuen parte-hartzea egiaztatzeko. Banaka bazatozte, adierazi zein musika-tresna edo ahotsa interpretatzen duzuen, edo, taldea bazarete, emaiguzue oinarrizko ezaugarrien eta kide-kopuruaren berri.

Hau gure posta elektronikoa da ekitaldi honetarako:

euromarchas2015solfonica@gmail.com

Anaitasunezko besarkada,

Madrilgo Solfónica15-Ma

«Solfónica-n, bidaiarako prest gaude»
Bruselan, EuroMartxak2015ko, urriaren 17a,

icono pdf   Download Deia

logo_partitura   Partiturak

logo_ensayos  REHEARSALS AND PERFORMANCES PROGRAM EUROMARCHAS 2015 – COMPLETE PROGRAM

logo_alojamiento   Ostatu- Bidaia

Euromartxak2015eko antolakuntzak ostatua bermatuko digu. Berririk balitz, berehala emango genuke aditzera. Solfónica-ren kideak jada bideratu ditugu gure bidaiak. Interpretatzaile edo talde bakoitza bidaiako kostuez arduratuko da.

Anuncios